XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zenbat aldiz asmatu dudan nik zure ederrezko / forma enkantagarri, gogoa / neuregandik joanik /. Agian,/ gogoramen-paradisuaren ur-doinu jarioak mozkorturik;/ beharbada,/ ahanzkaitzetik ihes egin ezinik;/ edo,/ akaso zer ote dakit nik.../. Zenbat aldiz ihardun dudan, hemendik / zeren bidez irtenbiderik bilatu nahirik //.
Bero eta hotz /. Dagoenean bon-bon:/ dagizula on!//.
Ez dagoenean, hor konpon:/ jarraitu han berton!/. Hona hemen bizitzaren bitasuna,/ hara non desioaren hots //.
Paret hertsi, bukaezin hauezaz / bestealdean / non izkutatu zaren / deika nagokizu, egon.